Unibertsitateko komunitateko kide guztiei: irakasleei zein ikertzaileei, ikasleei, administrazioko eta zerbitzuetako langileei, baita institutu eta ikerketako taldeetan lan egiten dutenei, sailetan eta fakultateetan zein sindikatuetan integratutako taldeei ere #NotMyUniversityليست_جامعتي # kolektibotik, estatu mailako Palestinarekiko elkartasuneko unibertsitate arteko saretik, Palestinatik eta, bereziki, Gazatik iristen den informazioarekin atsekabetuta, dei egiten dizuegu manifestu hau sina dezazuen. Manifestu honek Israelek eragiten duen 2,3 milioi pertsonen gaineko zigor kolektiboa salatzen du, nazioarteko komunitatearen eta Europar Batasunaren isiltasun konplizearekin. Estatu espainiar osoko unibertsitate komunitateari eskatzen diogu bat egin dezala Hamasek egindako hilketek eta zibilen bahiketek, inolako anbiguotasunik gabe gaitzesten ditugunak, ezin dutela Gazaren blokeoa, erasoak eta inbasioa justifikatu. Baita ere Zisjordaniako eta Jerusalemgo biztanleak erasotzen dituzten kolonoen ekintza zigor gabeak ere, nazioarteko zuzenbide humanitarioak gerra-krimen eta gizateriaren aurkako krimentzat jotzen dituen jarduerak direlarik.
Balantzea beldurgarria da dagoeneko: hilabete batean lekualdatuen kopurua milioitik gorakoa da, 30.000 zauritu baino gehiago daude eta hildakoak 10.000tik gora. Gazako osasun, hezkuntza eta bizitegi azpiegiturak txikituta daude. Erasotutako eta suntsitutako erakundeen artean Gazako Unibertsitate Islamikoa eta Al-Aqsako Unibertsitatea daude, Espainiako hamar bat unibertsitaterekin irakaskuntza eta ikerketa proiektuetan elkarlan akordioak dituztenak. Palestinako unibertsitateko kideek dei egiten digute krimen hauek salatzeko. Baita ere deia luzatzen digute gure agintariei presioa egiteko Israelek nazioarteko legedia bete dezan.
Era berean, unibertsitate komunitate osoari eskatzen diogu gogoeta egin dezan. Palestinako herri osoaren eskubide nazionalen eta giza eskubideen urraketek, egunerokotasun jasangaitzak eta etorkizun-gabeziak (Gaza, Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem eta Libano, Jordania zein Siriako errefuxiatu kanpamentuetako palestinarrengan) indarkeria eta estremismoa soilik elikatzen dituzte. Haurren belaunaldi berri bakoitzak oinarrizko beharrizanetan gabeziak izango ditu, hezkuntzarako eskubidea eta etorkizun duina eraikitzekoa besteak beste, horrek bizitza osoan zehar eragiten dituen ondorio fisiko eta psikologikoak kontutan hartuta. Sarraski hau amaierara arte luzatzea eragotzi behar dugu. Horregatik, unibertsitateko kolektiboak animatzen ditugu erakunde eta gobernuei neurriak hartu ditzaten presioa egiteko.
Palestinako herria hamarkadetan luzatzen doan sufrimenduz beteriko biktima da. Hamarkada guzti hauetan Israelek burutu, eta burutzen jarraitzen dituen kanporatze politikak, desjabetzeak, apartheid-a eta suntsiketarako politika sistematikoaren biktima da. Horren jatorrizko arrazoia orain dela 75 urtetik existentzia ukatzea izanik.
Abian den genozidioaren dimentsioaren aurrean, zuen sinadura eskatzen dugu estatuko unibertsitateetako agintariei adierazpen publiko eta esplizitu bat eskatzeko: Palestinako herriari babesa eman diezaioten. Unibertsitateko estatutuen oinarri diren printzipioak kontutan hartuz eta unibertsitateek bakea, justizia eta herrien duintasunaren alde izandako jarrera historiko luzearekin bat etorriz.
2023ko azaroaren 7a
#NotMyUniversityليست_جامعتي #